EUSKARA IKASI
EUSKALTEGIAK
DIRULAGUNTZAK EUSKARA IKASTEKO ETA TREBATZEKO
Zer laguntzen da deialdi honen bidez?
- Euskalduntze eta alfabetatze ikastaroaren matrikula eta asistentzia.
- Gidabaimena ateratzeko azterketa euskaraz egitea.
- Unibertsitatean uda eta opor sasoian egindako euskarazko ikastaroak.
Euskalduntze mailak eta ziurtagiriak
INFORMAZIOAEuskaraldia
Euskaraldia euskararen erabilera aktibatzeko mugimendu soziala da.
Mugimendu honetan parte hartzen duten pertsona guztiek euskara gehiago erabiltzea bilatzen dute. Abiapuntua da euskara ulertzen duten pertsonen hizkuntza-ohiturak aldatzea (euskararen mesedetan).
Horretarako, 11 eguneko ariketa sozial masibo bat antolatzen da, Euskal Herri osoko herri batzordeek antolatzen dutena.
NORK PARTE HAR DEZAKE?
Euskaraz ulertzen duten 16 urtetik gorako herritarrek.
NOIZ IZATEN DA?
Urte birik behin izaten da, azken edizioan udaberrian egin zen.
NOLA PARTE HARTZEN DA?
Ariketa rol-joko batean oinarritzen da. Bi rol hauta daitezke: ahobizi edo belarriprest. Ariketak 11 egun iraungo duen bitartean, parte hartzen duten pertsona guztiek hautatutako rola adierazten duen txapa bat eramango dute. Txapak mezu argia ematen du: «Nirekin egin euskaraz, lasai!»
Horrela, euskaraz hitz egin nahi duenak badaki txapa daramatenekin euskaraz lasai hitz egin dezakeela.
Gernika-Lumon, azken edizioan, 2025ean, 1940 pertsonak eta 99 entitatek parte hartu zuten


